Zezen festarako gogoz

Ataria 2018ko otsailaren 8a

Indartsu ekin dio Ostegun Gizeneko zezen festak; Harmailetan eserita zeudenez gain, herritar ugari sartu da txarangen erritmora saltoka plazari birak emanez.

Gogotsu ekin diete herritarrek inauteriei, eta gogotsu ekin ere lehendabiziko zezen festari. Ikuskizuna hasterako tokia hartuta ziren herritar ugari, eta beste asko, ohi bezala, txarangen erritmora sartu ziren plazara. Aukera egokia azken hori, hotzari aurre egiteko modua baita saltoka eta plazari biraka aritzea. Zezenek hondarra zapaldu orduko soilik ausartenak geratu ziren bertan, eta adardunak zirikatzeari ekin zioten. Gehiegi ausartzeagatik edota irrist egiteagatik adarra gertu ikusi zuenik ere izan zen, ikuskizunari emozioa gehituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!