Txistor mutturrik gabe ez dago Ostegun Gizenik

Ataria 2018ko otsailaren 8a

Inauterien lehen eguneko hamaiketakoen protagonista bihurtuta, elkarte eta taberna guztietan txerriki pintxoak banatzen dira.

Ostegun Gizena kuttuna da tolosarrentzat, inauterien lehen eguna izateaz gain, batez ere herrikoek bizitzen duten eguna delako. Eta egun horretan bada ohitura edo berezitasun bat: txorizoa edo txistorra jatearena.

Elkarteetan zein tabernetan txorizo eta txistor platerak batera eta bestera ibiltzen dira, eta edozein hamaiketakotan ez da faltako txerrikia. Gustuko edariarekin lagundu eta barrura. Goizetik hasten den festa izaten da Ostegun Gizenekoa, eta aurtengoan ere txorizo zein txistor pintxoek ez dute huts egin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!