Manifestazioa eskualdeko gertakariak salatzeko

Ataria 2018ko otsailaren 8a

Tolosako Gazte Asanbladak eta Tolosako Neska Taldeak egindako deiari erantzunez, manifestazioa egin dute errepresioaren biktimei elkartasuna adieraziz.

Euskal Herria plazatik hasita, Tolosako kaleetan zehar abiatu da jende ugari; "Terrorismo" delitupean auziperatutako lau gazteak eta emakumeek egunerokotasunean eta festa giroan jasaten duten indarkeria matxista gogoan hartuz.

Aipatzeko da zapalkuntza hauek desagertzeko eszenatoki berriak eraikitzeko konpromisoa hartu dutela, kapitala zer den ulertu, honen aurrean antolatu, eta bere aurkako borrokan jarduteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!