Xanti Balza gogoan izan du Pintxana Txarangak

Ataria 2018ko otsailaren 8a

Pintxana txarangak udan zendu zen Xanti Balza txarangazalea omendu nahi izan du, eguerdian, Plaza Berrian. Hiru alabek, alargunak eta aurten Pintxanan lehen aldiz parte hartu duen bilobak jaso dute omenaldia.

Bonbardinoa joz bere irudia daraman panpina eta propio bere omenez sortu duten 'Xanti Balzari' habaneraren partitura jaso dute oparitan. Mirari Martin eta Ivan Arostegik konposatu dute abesti hori. Hunkituta jaso dute Pintxanatarrek musikari handia zenari egindako aitortza. Jarraian, kantu berria jo dute Pintxana eta Kabi Alaiko txarangek, batera.

Xanti Balzak, besteak beste, Alcoyano, Urdina-Txiki, Poca Tripa, San Esteban, eta noski, Pintxana txarangan parte hartu izan zuen urte luzetan. Azken txaranga honen zuzendari ere izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!