Ostegun Gizena da dagoeneko

Ataria 2018ko otsailaren 8a

Vista Alegre txarangak eman die hasiera Tolosako Inauteriei. 00:05ean bota dute suziria, Trianguloan, eta jende ugari bildu da lehen inauteri doinuekin salto egiteko.

00:00etatik aurrera sartu gara Ostegun Gizenean, eta bada festa lehen minututik ospatu nahi izan duenik. Batzuk diote gaiztakeria bat besterik ez dela, ganberrada hutsa. Ikaskide batzuen ideia zoro moduan hasi zen, eta gero eta jende gehiago biltzen da Trianguloa plazan.

Eta ez bat, ez bi. Urtero lez, eta 28 dira jada, jende mordoa bildu da Trianguloa plazan, Tolosako Inauteriei ongietorria eman eta, 'Sasikoipatsu'-ren erritmora, Vista Alegre txarangaren atzetik lehen saltoak egiteko.

Javi Arrizibitak piztu du tolosar gehienen egunik desiratuena iragartzeko traka, eta azken kartutxoa erre den unean lehertu da festa. Zorioneko ganberrada! Gora Tolosako Inauteriak!

Zuzenean Instagram-en

Tolosaldeko Ataria-k zuzenean eskaini du txupinazo alternatiboa, Instagram bidez. Leku askotatik jarraitu dute, besteak beste, Erromatik. Hemen duzue emankizuna, osorik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!