Pintxana txarangari egingo dio omenaldia On Ostegun Gizenen konpartsak

Ataria 2018ko ots. 5a, 15:31

"Ostegun Gizenaren esentzia irudikatzen duelako" egingo dio omenaldia konpartsak. 10:30ean Xirimiri Txokolategian jarri dute hitzordua.

Tolosako inauterizaleren baten balkoitik egiten du lehen agerraldia, urtero, On Ostegun Gizenek, eta hori aprobetxatuz, pertsona horri omenaldia egiten dio konpartsak. Aurten, aldiz, talde oso bati egingo dio omenaldia: Pintxana Txarangari.

"Ostegun Gizen egunaren esentzia irudikatzen du txaranga honek. Lagun talde batek harategi eta sagardotegi giroan sortu zuten, eta gaur egun, herrikoia eta parte-hartzailea da oso. Herriko musikari askok jo izan dute noizpait bertan. Nor ez da atera Pintxanan?", dio Iñaki Moyua konpartsako kideak.

Pintxanak egoitza sozialik ez duenez, Xirimiri Txokolategitik irtento da On Ostegun Gizen, 10:30ean. Une horretan, Koldo Tarragonak konposatutako kalejira eta habanera joko ditu On Ostegun Gizen konpartsako txarangak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!