Aitz Orratz elkartearen haur jaialdiak 50. urteurrena ospatu du

Ataria 2018ko otsailaren 3a

Aitz Orratz elkarteak inauterien aurreko asteburuan antolatzen duen haur jaialdia 50. urteurrenera iritsi da. Elkartetik abiatu da txaranga Leidor aretoraino eta han Txirri, Mirri eta Txiribitonek gidatu dute saioa.

Elkarteari Zorionak zuri kantatu eta komiki lehiaketan eta mozorro lehiaketan parte hartu duten haurrak saritu dituzte. Zozketak, jolasak eta kantuak izan dira saioan zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!