Zabalik da Gipuzkoa Encounter jaialdiko aurreinskripzioa

Ataria 2018ko otsailaren 1a

12. Gipuzkoa Encounter jaialdia martxoaren 9tik 11ra bitartean ospatuko da Usabal Kiroldegian eta 400 ordenagailurentzako lekua izango da.

400 ordenagailu konektatuko dituzte, konexio abiadura azkarrean, Gipuzkoa Euncounter jaialdian. Izen-emate epea zabalik da dagoeneko, baina horrek ez du lekua ziurtatzen, sistemara sartu eta erreserba taldeak antolatzeko baino ez du balioko. Otsailaren 6ko 10:00etatik aurrera egin ahal izango da behin betiko erreserba, 40 euroren truke.

Sarrerekin batera, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea izango dute izena ematen dutenek. Dena den, ordenagailua eramatea ez da beharrezkoa izango, eta kasu horretan ez da lekurik aukeratu beharko.

Aurreko bi edizioen arrakasta ikusirik, aurten ere Open Gunea delakoa antolatu dute: kontsolak, hitzaldiak, tailerrak eta hardware-aren inguruko ekitaldiak hartuko ditu. Martxoak 9an eta 10ean egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara. Doakoa eta irekia da, beraz, ez da Gipuzkoa Encounterreko sarrerarik izan beharko bertara sartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!