Tolosa&Co eta 'Tolosaldeko Ataria' hemendik aurrera elkarlanean

Ataria 2018ko otsailaren 1a

2018 urterako lankidetza hitzarmena sinatu du 'Tolosaldeko Ataria'-k Tolosa&Co Merkatari Elkartearekin.

Tolosa&Co Merkataritza-Ostalaritza Elkarteko lehendakari Mireia Carcellerrek eta Tolosaldeko Komunikazio Taldeko lehendakari Xabier Saizarrek 2018. urterako lankidetza hitzarmena sinatu zuten, Oriaburu etxean.

Bi alderdiak eragile garrantzitsuak dira Tolosarako eta Tolosalderako, eta bien arteko erlazio eta harreman ona izatea ezinbestekotzat jo ondoren gauza da elkarlana. Eduki, informazio eta bileretan sakontzeaz gain, bien arteko hitzarmena publikoa izango da, besteak beste, ATARIA Irratian Tolosa&Co-ren iragarkiak emitituko dira, Tolosa&Co elkarteak ataria.eus-eko komunitatean presentzia izango du eta Tolosa&Co-k egiten dituen kanpainek ATARIA-ren logoa eramango dute.

ATARIA-k joan den urtarrilaren 20ean plazaratu zuen Egiten duzuna gara kanpainan aipatzen zuen moduan, «Esan, kontatu, irakurri, entzun, ikusi, erabili... TOLOSALDEKO ATARIA guztiona da. Zuk egiten duzu TOLOSALDEKO ATARIA. Gu zu gara». Eta lankidetza honek ere hortik badu zatia. Ea gehiagoren hasiera izaten den.

GUZTIENTZAT, ATEAK ZABALIK

Tolosa&Corekin egin bezala, eskualdeko beste elkarte edota talderen batek ATARIA-rekiko harremana sendotu nahiko balu, tkt@ataria.eus helbide elektronikora idatzi eta gustura jarriko gara zurekin harremanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!