Minbiziaren aurkako giza mosaikoa egingo dute Tolosan

Ataria 2018ko otsailaren 1a

Minbiziaren Aurkako Eguna da igandean, eta mosaikorako larunbatean 12:00etan jarri dute hitzordua, Trianguloan.

Otsailaren 4an, igandean, Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela aprobetxatuz, Gipuzkoa AECC-k larunbatean, 12:00etan, giza mosaikoa sortzera animatu nahi ditu herritar guztiak,Trianguloa plazan, Minbiziaren aurka borrokatzen baduzu, hemen gaituzu! lelopean.

10.000 gipuzkoar baino gehiagok Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen doako zerbitzuak erabili zituzten iaz. 10.755 pertsona artatu zituen burututako prebentzio eta laguntza kanpaina desberdinen artean. 2017ko jardueratik ondorioztatu dute: «Mila gipuzkoar inguru baliatu ziren Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuez. Gipuzkoa AECCko helburu nagusia minbizia duten gaixoei eta hauen familiei arreta eskaintzea da».

Elkarteak 30 urte betetzen ditu, eta eskualde desberdinetan tartean Tolosakoa dauden batzarrei, bazkideei eta boluntarioei esker da posible aurrera egitea.

Eskualdeko egoitza Tolosako Emeterio Arrese kalea 2, 1go (8.bulegoa) pisuan aurkitzen dela gogorarazi dute, eta eskaintzen diren zerbitzuak doakoak direla. Asteazken eta ostegunetan 09:00etatik 16:00etara. Astelehen, astearte eta ostiraletan: 10:30etik 12:30era. Harremanetarako 943 65 21 43 edo tolosaldea@aecc.es dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!