Kirol egokitua ere ikusgarria delako

Mikel Iraola 2018ko urtarrilaren 27a

Kirol egokitua ere ikusgarri 6 1517072938413
Kirol egokitua ere ikusgarri 14 1517073018487
Kirol egokitua ere ikusgarri 18 1517073058141
Kirol egokitua ere ikusgarri 19 1517073066822
Kirol egokitua ere ikusgarri 1 1517072899121
Kirol egokitua ere ikusgarri 9 1517072965714
Kirol egokitua ere ikusgarri 2 1517072910842
Kirol egokitua ere ikusgarri 3 1517072922387
Kirol egokitua ere ikusgarri 4 1517072930159
Kirol egokitua ere ikusgarri 5 1517072933766
Kirol egokitua ere ikusgarri 7 1517072948025
Kirol egokitua ere ikusgarri 8 1517072957052
Kirol egokitua ere ikusgarri 10 1517072977119
Kirol egokitua ere ikusgarri 11 1517072988288
Kirol egokitua ere ikusgarri 12 1517072995798
Kirol egokitua ere ikusgarri 13 1517073006183
Kirol egokitua ere ikusgarri 15 1517073027084
Kirol egokitua ere ikusgarri 16 1517073040574
Kirol egokitua ere ikusgarri 17 1517073048957
Kirol egokitua ere ikusgarri 20 1517073075009

Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatu da, gaur, Usabal Kiroldegian. Guztira 65 igerilarik hartu dute parte, eta bat egin dute "kirol egokitua ikusgarri egiteko" aldarriarekin.

Gizonezkoen artean, Richard Oribe igerilari olinpikoa izandakoa izan da txapelketako irabazlea, eta Liher Urbizuk eta Kerman Urretak osatu dute podiuma. Oribe berak ikusmin handia piztu du. Gaztetxoenez inguratuta izan da, eta askok beran idoloarekin argazkiak ateratzeko aprobetxatu dute. Oribek berak irrifarrearekin eta txaloekin erantzun die guztiei.

Emakumezkoetan, berriz, Garoa Etxabe izan da txapeldun; Naroa Etxebestek jantzi du zilarrezko domina eta, brontzezkoa, Leire Zabalak.

Kirol elkarteen sailkapenean, Konporta elkartea izan da onena. Gaude talde bizkaitarrak bigarren egin du, eta ondoren, Ardoi IK talde nafarra sailkatu da. Olatz Peon Tolosako alkatearen eskuetatik jaso dituzte sariak.

Aurrerapausoak emanez

Emaitzetatik harago, kirol egokitua eta, oro har, urritasunak dituzten pertsonen errealitate anitzak bistarazi nahi izan dituzte gaurko txapelketan. "Bai, existitzen gara. Askotan ikusezinak dirudigun arren, errealitatea da", azaldu dute Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko arduradunek.

Hain zuzen, Federazioak emandako datuen arabera, Gipuzkoako populazioaren %10ak du urritasunen bat: fisikoa, psikokoa, sentsoriala, adimenkoa, garun paralisia edo urritasun mistoren bat. Tolosaldean ere datua antzerakoa da. Hala ere, gizartearen %25ean du eragina, familiarteko edota lagunak kontutan hartuz gero.

Errealitate hori bistaratzea "ezinbestekoa" dela nabarmendu du Federazioak: "Edozein pertsonak du kirola egiteko eskubidea. Lehiatik kanpo ere bai. Tamalez, hori ez da leku guztietan ematen eta hori lortzeko ari gara lanean". Bide horretan, Tolosan ere lanean hasiko direla aurreratu dute. "Tolosako Udalarekin akordioa sinatzear dugu eta dagoeneko bi pertsonarekin hasiko gara lanean".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!