164 bikote ordagorik onenaren bila, Beotibarko mus txapelketa azkarrean

Tolosaldeko Ataria 2018ko urtarrilaren 27a

XVII. Mus Txapelketa Azkarra jokatzen ari dira, Tolosako Beotibar pilotalekuan; 22:00ak aldera ekingo diote final handiari. 

Urteroko hitzordua da, aspaldidanik, Tolosako Beotibar pilotalekuko mus txapelketa azkarra. Aurten hamazazpigarrenez jokatzen ari dira eta, Juantxo Izagirre antolatzaileak azaldu duenez, iazko bikote kopuru berberak eman du izena: 164 bikotek.  

Bikote zenbait mahaitik altxata, eta beste batzuk, berriz, txapela irabazteko itxaropena gezur txikiz eusten. 16:30ean hasi da hitzoruda, eta 22:00ak aldera jokatuko dute finala. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!