Kalean Txarangaren doinu berriek alaitu dute goiza

Ataria 2018ko urtarrilaren 27a

Kalean Txarangak bere bigarren diskoa aurkeztu du, gaur, Tolosan, 5. urteurreneko ospakizunei hasiera emanez.

Duela ia 3 urte argitaratu zuen bere lehen diskoa Kalean Txarangak. Taldearen bost urteak ospatzeko bigarrena kaleratu dute orain. Euskal taldeen eta bestelako musika talde entzutetsuen kantu ezagunak bildu dizute lan berrian: Fermin Muguruza, Gatibu, Etzakit, Marea... Kideek esan dutenez, "kalean arrakasta gehien duten kantuak dira".

Kalejira egin dute Alde Zaharrean barrena eta bazkaldu ondoren, berriro ere kalera irtengo dira. Bideoan, disko berriko kantuetako bat, Marea taldearen 'Corazón de Mimbre'. (Moldaketa: Mikel Roncal).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!