Zezen plazarako sarrerak salgai sarean, urtarrilaren 29tik aurrera

Tolosaldeko Ataria 2018ko urt. 19a, 17:41

Sarreren %70 internetez salduko dituzte; %25 Leidorreko leihatilan, eta %5 zezen plazako leihatilan. Palkoetako izen-ematea datorren astelehenetik ostegunera izango da zabalik. 

Sarreren prezioek ez dute aldaketarik izango, iazko berberak mantenduko dira. Leihatilan erosiz gero, 2 euroko salneurria izango dute tendidurako eta harmailarako; sarean berriz, 2,18 euroko salneurria izango dute.  Zezen plazako leihatilan ere salgai izango dira ikuskizun egunetan, egunero, 15:00etatik aurrera, agortu arte. 

Aldez aurretik erosteko aukera ere izango da Leidorreko leihatilan, otsailaren 5ean eta 6an, 16:00etatik 20:00etara.  Internet bidez erosi nahi izanez gero, www.bibe.me webgunearen bitartez erosi beharko dira, urtarrilaren 29an, 16:00etatik aurrera

Pertsona bakoitzak, aldiro, 10 sarrera erosi ahal izango ditu, gehienez ere. Gainera, ez da erositako sarrerak itzultzeko aukerarik izango. Aipatzekoa da, Astelenitan ez dela harmailetarako sarrerarik eskuragarri izango, harmaila osoa aisialdi taldeentzat baita. 

Zezen-festetarako palkoen zozketa

Tolosako Udalak datorren urtarrilaren 22an zabalduko du zezen festetarako palkoen zozketan izena emateko epea, urtarrilaren 25era bitarte. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etar, kultur etxera bertaratu beharko da 12 lagunez osatutako zerrenda betetzera. Horretarako, ondorengo datuak bete beharko dira: izen-abizenak eta NAN zenbakia. Zozketa urtarrilaren 26an egingo dute, 19:00etan, Topic-en.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!