Ander Gorostidik kontratua luzatu du Realarekin

Ataria 2018ko urtarrilaren 19a

Sansen jokatzen duen tolosarrak 2021eko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua talde txuri-urdinarekin.

Une gozoa bizi du Gorostidik. Urrian Realeko lehen taldearekin entrenatzeko deitu zuen Eusebiok, eta klubeko teknikariek konfiantza osoa dute berarengan. Orain, kontratua bi urtez luzatzea adostu dute tolosarrak eta Realak, nahiz eta egungoa amaitzeko beste urte bat falta zitzaion.

Erdilariak 11 norgehiagoka jokatu ditu aurten bigarren taldearekin, 576 minutu guztira eta gol bat egin du. Taldearen egoera ere bikaina da: bosgarren postuan da, igoera postuetan dagoen Bilbao Athletic-ekin berdinduta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!