Karroza eta konpartsen lehiaketan parte hartzeko izen ematea, zabalik

Ataria 2018ko urtarrilaren 19a

Karroza eta konpartsen lehiaketan parte hartzeko aukera zabalik da dagoeneko, eta urtarrilaren 28a bitarte (barne) luzatuko da izen emateko epea.

Horretarako, bi modu daude: batetik, www.tolosa.eus web orriaren bitartez eta bestetik, Kultur Etxeko sarrerako bulegora jota. Horretarako ordutegia honakoa da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Oinarriak, bete beharreko arautegia eta dokumentazioa udalaren webgunean daude eskuragarri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!