Realeko Juanmi eta Odriozola, Tolosako Euskaltel dendan

Ataria 2018ko urtarrilaren 18a

Realeko lehen taldeko jokalariak diren Juanmi eta Alvaro Ordiozola Logikalinek Tolosan duen Euskalteleko dendan autografoak sinatzen aritu dira.

Ume, gaztetxo eta gurasoek jendez bete zuten Euskaltelen denda, denek nahi baitzuten futbolariekin tartetxo bat partekatu. Jokalariek euren argazkiak ematen zizkieten sinatuta, eta ume askok beren baloi eta elastiko txuri-urdinak sinatzeko baliatu zuten aukera.

Ordubete pasatxo iraun zuen jardunak, eta denak gustura geratu ziren. Bertaratu ziren umeen eta gurasoen poza nabarmena zen, gutxitan izaten baita Real Sociedadeko futbolari bat bertatik bertara ikusi eta berarekin hitz egiteko aukera. Amaieran, Logikalinek bai Juanmiri, eta baita Odriozolari ere, bertako produktuez osatutako otarrea oparitu zieten, esker ona adierazteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!