Eskaera orria www.tolosa.eus-en eta Tolosako Udaleko Informazio eta Erregistro Bulegoan eskuratu ahal izango da, eta Udaletxean bertan aurkeztu beharko da 2018ko urtarrilaren 25eko 13:00ak baino lehen.
Bete beharreko hainbat baldintza daude: 16 urte beteta izatea eta eskolan graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokideren bat edukitzea. Lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzeko euskara jakitea ere beharrezkoa da, eta maila ziurtatzeko Udaleko Euskarako Zerbitzu Teknikoak frogak egingo ditu urtarrilaren 31n, udaletxean bertan. Aurkeztutako norbaitek 2. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa badu, ez du euskarazko proba egin beharrik izango.
Oinarriak, osotasunean, www.tolosa.eus -en eta Tolosako Udaletxeko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan kontsulta daitezke.