Zuhaitz eskaintza izango da larunbateroko azokan

Tolosaldeko Ataria 2018ko urtarrilaren 16a

Urte hasierarekin gertatu ohi den bezala, Tolosako azokan zuhaitzak eskuratzeko aukera izango da, aurrerantzean.

Joan den urtarrilaren 13an hasi ziren, Atadi kalean, eta martxoko laugarren larunbatera bitarte, bi astez behin izango da zuhaitz eta fruitu arbolak erosteko aukera. 08:00etatik 14:00etara bitarte, Juxto Dorronsoro ataundarraren eta Felix Arakama zegamarraren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!