Olaia Plazas eta Berenice Lavin, Espainiako Txapeldun

Mikel Iraola 2018ko urt. 16a, 13:03
Argazkiak: Alpino Uzturre

Alpino Uzturreko eskiatzaileek 5 domina lortu dituzte asteburuan, Linzan jokatu duten txapelketan: urrezko 3 domina, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat.

Alpino Uzturreko 11 eskiatzaile izan dira egunotan Linzan, Espainiako Txapelketa lehiatzen. Larunbatean, sprint modalitateko txaplketa jokatu zen. Tolosako taldeko Berenice Lavin izan zen txapeldun 14 urtez azpikoen mailan, eta Alaia Juaristik bigarren postua lortu zuen. 16 urtez azpikoan, Olaia Plazas bosgarren helmugaratu zen, eta 18 urtez azpikoan, zilarrezko domina lortu zuen Mikel Plazasek.

Igandean, berriz, klasiko estiloko lasterketak jokatu ziren. Berenice Lavinek irabazi zuen 14 urtez azpikoen proba, eta Naroa Amantegi podiumetik postu bakarrera geratu zen, laugarren helmugaratuta. 16 urtez azpikoan Olaia Plazas izan zen txapelduna. Mikel Plazasek, aldiz, 4. postuan amaitu zuen 18 urtez azpikoan.

Hurrengo hitzordua urtarrilaren 28an izango dute, Belaguan. Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!