Prezio Juxtura iristeko 1,29 eurora gelditu da Maite Gantxegi erakusleihoaren irabazlea

Ataria 2018ko urtarrilaren 13a

Tolosa & Co prezio juxtu kan 1 1515847846353
Tolosa & Co prezio juxtu kan 2 1515847853063
Tolosa & Co prezio juxtu kan 3 1515847859546
Tolosa & Co prezio juxtu kan 4 1515847865557
Tolosa & Co prezio juxtu kan 5 1515847871583
Tolosa & Co prezio juxtu kan 6 1515847877585
Tolosa & Co prezio juxtu kan 7 1515847884644
Tolosa & Co prezio juxtu kan 8 1515847890514
Tolosa & Co prezio juxtu kan 9 1515847896255
Tolosa & Co prezio juxtu kan 10 1515847902113

Tolosa&Cok antolatutako Prezio Juxtua lehiaketak badu irabazlea: Maite Gantxegi Herrero tolosarra izan da Trianguloan kokatutako erakusleiho erraldoian ikusgai izan diren produktu guztiak etxera eramango dituena. 3.448,20 eurotan zenbatetsi zuen erakusleihoa, eta 1,29 euro besterik ez da aldendu prezio zuzenaren azpitik, hau da, 3.449,49 euro.

Telebista, bizikleta, robot xurgatzailea, mugikorra, tableta, bitxiak, edertasun-produktuak, askotariko txekeak eta askoz ere produktu gehiago ditu saridunak irabazitako loteak; baina ez da izan gaur Tolosako Trianguloan egin den ekitaldian saria jaso duen pertsona bakarra. Izan ere, bere atzetik gelditu dira Idoia Mariñelarena eta Isabel Abarrategi tolosarrak eta Mikel Lasa andoaindarra, Prezio Juxtuaren azpitik 1,81 euro, 2,37 euro eta 2,49 euro aldenduta, hurrenez hurren. Hiru parte hartzaile hauei Tolosa&Co-ren establezimenduetan erabiltzeko 200 euroko txekeak oparitu dizkie erakunde antolatzaileak.

Maite Gantxegik Tolosa&Co-ri eskertu dio horrelako saria emategatik. Bost bat txartel bete zituen Gantxegik: "Erakusleihoaren aurrean jarri nintzen eta gutxi gorabehera kalkulatu nuen. Gero, zortea izan dut". Bide batez, Gantxegik azaldu duenez, "Tolosan erosketak egitea oso garrantzitsua da, herrian bertan dirua uztea garrantzitsua baita".


Lehiaketa arrakastatsua
Guztira 30.000 parte hartze baino gehiago jaso dira. Eli Karrera Odriozola Tolosa&Co-ren juntako kideak  azaldu duenez, "datu arrakastatsua da inondik inora kanpainaren lehen urtea izanda, eta pozik gaude ikusita nola joan den. Zerbait ezberdinak egin nahi genuen. Kanpaina honekin bultzatzen genuen jendea erakusleihora hurbildu eta begiratu zer produktu zeuden, eta parte hartzea jokoan. Komertzioari sustapena eman eta jendeak herriko komertzioetan erosi dezan bultzatu dugu kanpaina honekin".

Anekdota modura, ekitaldian aurkezle aritu den Amaia Ruiz de Galarretak aipatu du jaso den preziorik altuena, 9.987 eurokoa izan dela. Amaitzeko, Tolosa&Co erakundeak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu duten herritar eta komertzio guztiei, eta Tolosako komertzioa indartuko duten horrelako ekimenak antolatzen jarraitzeko konpromisoa dutela esan dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!