Tolosako ikastetxe publikoek egitarau bateratua prestatu dute, beste behin. Ikastetxera begirako hitzorduei lagunduko diete, herritar guztientzat zabalik izango direnek. Horrela, urtarrilaren 18an hasi eta urtarrilaren 27an itxiko dute iragarritako agenda.
Agerraldi bat baliatu dute egitasmoaren berri emateko, eta bertan izan dira Arantxa Menendez Samaniegoko zuzendaria, Joxerra Zalakain Orixeko zuzendaria, Nuria Carbonell Tolosako Udaleko kultura zinegotzia, Joana Aguado Gorosti guraso elkarteko kidea eta Elena Egiguren Asmo Berri guraso elkarteko kidea.
Azpimarratu egin nahi izan dute, kultur astea bosgarrenez antolatzearen garrantzia, "ibilbide baten erakusle" dela iritzita. Horrela, Zalakainek aurreratu du, 2018an barrena beste hainbat hitzordu programatzeko asmoa dutela, kultur asteaz kanpo.
Samaniego/Orixeko V. kultur astea
Urtarrilak 18, osteguna
14:30. Orixe institutuan, Ekaitz Goikoetxe eta German Urteagaren Transformatzen emanaldia, DBH 4. mailako ikasleentzat.
Urtarrilak 22, astelehena
12:00. Orixe institutuan, mahai ingurua ikasle ohiekin: Nola uztartu kirola eta ikasketak/lana?
Parte hartzaileak: Iker Karrera, Itziar Gastearena eta Nerea Perez. Batxilergoko 1. mailakoentzat.
17:30. Kultur etxean, tailerra, Frantziska Rautenberg-en eskutik: La educación emocional en casa y en el aula. Haur-txokoa izango da.
Urtarrilak 23, asteartea
09:00. Agurtzane Belauntzaran bidaiariaren hitzaldia, Orixen, DBHko 1. mailan.
14:30. Samaniego ikastetxean sexu heziketa tailerra, Itziar Saenz de Ojer-en eskutik, LHko 2. mailako ikasleentzat.
14:30. Samaniego ikastetxean, Agurtzane Belauntzaran bidaiariaren hitzaldia, LHko 3. mailako ikasleentzat: Munduko eskolak eta mundua eskola.
* Aranburu jauregian argazki erakusketa, otsailaren 3ra bitarte: Berdintasuna eta maskulinitate berriak.
Urtarrilak 24, asteazkena
14:30. Samaniego ikastetxean, sexu heziketa tailerra ipuinen bidez, Itziar Saenz de Ojerren eskutik, LHko 2. mailako ikasleentzat.
Urtarrilak 25, osteguna
09:00. Orixe institutuan, Josu Iztueta bidaiariaren tailerra, DBHko 3. mailako ikasleentzat.
14:30. Samaniego ikastetxean sexu heziketa ipuinen bidez, Itziar Saenz de Ojerren eskutik, LHko 2. mailako ikasleentzat.
17:30. Kultur etxean, Naiara Gorroño mindfulness adituaren hitzaldia: Zertarako mindfulness-a haur eta gazteen heziketan? Haur-txokoa izango da.
Urtarrilak 26, ostirala
10:00. Samaniego ikastetxean, Richard Oriberekin hitzaldia LHko 6. mailako ikasleentzat.
17:00. Zerkausian, haur jolasak Pituxarekin eta txokolate jatea.
19:00. Kultur etxean, Mahaitasunez-mésame emanaldia, Mikele Grande, Ekaitz Goikoetxea, Olaia Baigorri, Leire Merino, Eduardu Zudaire eta Irati Goikoetxearen eskutik.
Urtarrilak 27
11:00-13:00. Ate irekiak Samaniegon
Otsailak 1
17:30. Ate irekiak Orixen.