1987. urtetik urtarrileko hirugarren igandean ohikoa denez, korrikalari txikiek beteko dute San Frantzisko pasealekua. Ero Etxe elkarteak Haur Krosaren XXXI. edizioa antolatu du aurten eta, azken urteotako parte-hartzeari begiratuz gero, 700 haur inguru espero dira.
Izen-ematea Tolosako ikastetxeen bidez egingo da. Honakoak izango dira maila bakoitzeko irteera orduak eta ibilbideak:
- Infantil mutilak, 11:30 (2004-2005) 2 itzuli luze: 2.800 metro
- Infantil neskak, 11:45 (2004-2005) Itzuli motz bat eta luze bat: 1.950 metro
- Alebin mutilak, 12:00 (2006-2007) Itzuli luze bat: 1.400 metro
- Alegin neskak, 12:15 (2006-2007) Itzuli luze bat: 1.400 metro
- Benjamin mutilak, 12:25 (2008-2009) 2 itzuli motz: 1.100 metro
- Benjamin neskak, 12:35 (2008-2009) 2 itzuli motz: 1.100 metro
