2018/01/13 19:00

25. urteurrenean, bilera irekia

25. urteurrenean, bilera irekia
Corpus Christiko aretoa, Tolosa

Tolosako Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldeak, 25. urteurrena dela eta, bilera irekia egingo du Kondeko Aldapako Corpus Christiko aretoetan alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da taldearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!