Otsailaren 8ko 12:00etan, hilabete barru, hasiko dira Tolosako Inauteriak. TOLOSALDEKO ATARIA-ko lantaldea dagoeneko hasia da prestaketa lanekin, beraz, hemendik aurrera, inauterien baitako albiste guztien jarraipen bereziaz gozatu ahal izango duzue.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?