Bueltan da Azken Muga

Ataria 2018ko urtarrilaren 8a

Mundu hobea posible da lelopean egin zuten igandean, Azken Muga ekimeneko ekitaldia.

Musikak, dantzak eta txotxongiloen munduak egin zuten bat, herenegun, Tolosako Zerkausian, Azken Muga ekimenaren barruan. Migel Zeberio musikariak eta Gillermo Olmo eskultorearen proiektua da, hain justu, Tolosan ikusi ahal izan zena eta Mundu hobea posible da gorpuztu ahal izateko Tolosako Udaberri dantza taldearen, Muthiko dantza taldearen eta Iruñeko Pinpilipausa konpainiako kideen laguntza izan zuten.

Proiektuari laguntzeko pasa den astean belar meta erraldoi bat jarri zuten Tolosako Trianguloan. Gillermo Olmoren lana 2016an Azken Muga sortzean herriz herri jarritako aulki erraldoiaren ordezkoa izango da.

Argazkiak: Aitor Arroyo

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!