Migel Soroaren oroimenezkoa urtarrilaren 7an hasiko da

Ataria 2017ko abenduaren 29a

Elite eta etorkizuneko pilotarien artean jokatuko da eskuz binakako txapelketa. Partidak Tolosako Beotibar pilotalekuan izango dira, 16:30etik aurrera.

VI. Migel Soroaren Oroimenezko Txapelketa urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 3an bukatuko da. 20 bikote osatu dituzte aurtengoan, elite eta etorkizunekoan artean banatuta. Partida guztiak Tolosako Beotibarren jokatuko dira.

Finalerdietako eta finaletako partiden aurretik, emakumeak eskuz partidak jokatuko dituzte, erakustaldi moduan. Otsailaren 18an, Leire Garai (Gasteiz) eta Miren Larrarte (Bidania-Goiatz) ariko dira nor baino nor. Otsailaren 24an, Eneritz Arrietak (Azkoitia) eta Maite Iriartek (Azpeitia) jokatuko dute. Finaletako egunean, Maider Mendizabalek (Anoeta) Leire Etxanizen (Etxabarria) aurka jokatuko du.

VI. Migel Soroaren Oroimenezko Txapelketa

A Multzoa, elite maila

E. Labaka-Aranguren

P. Labaka-Sarasa

Urbieta-Aizpuru

B Multzoa, elite maila

Zubizarreta-Garmendia

Arrieta-Zezeaga

Salaberria-Mariezkurrena II

C Multzoa, elite maila

Egiguren-Arratibel

Zubiria-Telletxea

Exposito-Olaizola

D Multzoa, elite maila

Prado-P. Ruiz

Espinal-Mariezkurrena I

Prieto-Irurita

A Multzoa, etorkizunekoen maila

Mata-Ibarloza

Osa-Apezetxea

R. Larramendi-Oliden

Agirreamalloa-Gartzia

B Multzoa, etorkizunekoen maila

J. Egiguren-E- Etxeberria

J. Alberdi-Aizpitarte

Murua-Irazustabarrena

Aristi-Cordon

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!