#AgurAtaria

#AgurAtaria, Twitterreko euskarazko traola erabilienen artean

Ataria 2017ko abenduaren 28a

Tuiterlarien jarduna neurtzen duen Umap Euskaraz-ek eman du datua: azken sei eta hamabi orduetan gehien erabilitako euskarazko traolen artean da #agurAtaria.

Twitterreko euskarazko jardunaren jarraipen robotikoa egiten du Umap Euskarazek, eta azken sei eta hamabi orduetan #agurAtaria euskarazko traola erabilienen artean dagoela esan du. Ataria-ren heriotza beraz, azken orduetan pil-pilean dagoen gaietako bat da.

Gogoratu gaur emango diogula azken agurra, Ataria-ri- 18:30ean aterako gara egoitza izandakotik, eta Alde Zaharra zeharkatuko dugu, Tonto kalean bukatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!