Gaurkoa izan da Ataria-ren azken alea. Babesa jaso du, baina ez nahikoa. Tolosaldeko komunikazio taldeari behar bezalako agurra emateko aukera zabaldu nahi diogu herritarrei, eta beilatokia jarri dugu San Esteban auzoko egoitzan. Gerturatu eta egin zure ekarpena! #agurataria
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?