24 orduko areto futbol txapelketa hilaren 29an eta 30ean

Ataria 2017ko abenduaren 22a

Tolosako Euskal Eskola Publikoak II. TEEP 24 Orduko Areto Futbol Txapelketa antolatu du. Abenduaren 29an 19:30ean hasiko da, eta aurtengo berrikuntza emakumeen txapelketa da.

Emakumeen txapelketa 4x4koa izango da, eta Orixeko gimnasioan jokatuko da. Talde bakoitzean gehienez 8 jokalarik eman dezakete izena, eta taldeko 40 euro ordainduko dira. Mutilen txapelketa Uzturpe frontoian izango da, 5x5 formatuan. Gehienez 10 jokalarik izena eman dezakete talde bakoitzeko eta 60 euro ordaindu behar da taldeko.

Izena teep.kirolkluba@gmail.com helbidean eman behar da eta abenduaren 22a da azken eguna horretarako. Lehen saria Asteasuarra tabernan afaria eta bigarrena Joxe Mari Barriola harategiaren saski ederra izango dira, txapelketa bakoitzarentzat. Bestalde, Julian jatetxean afaria zozkatuko da txapelketa bakoitzean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!