Eskualdeko pilotariak ariko dira Emakumea Pilotari Txapelketako finaletan

Ataria 2017ko abenduaren 22a

Iaz ere Beotibar frontoian egin ziren Emakumea Pilotari Txapelketaren finalak. Irudian, lehen mailakoen arteko partida.

Tolosako Beotibar pilotalekuan Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko dira bihar arratsaldean, 17:30ean hasita, gomazko paletan, eta bi mailetan eskualdeko pilotariak izango dira.

2. mailako finalean Mirari Etxegiak eta Itziar Lopetegik (Tolosa CF) osatutako bikoteak Ainhoa Ontsalo (alegiarra, Intxurre klubeko) eta Enara Lasarte (Suberri klubekoa) bikotea izango du aurkari. Lehen mailakoan Amaia Irazustabarrena eta Mari Murua (altzotarra, Intxurre klubekoa) bikoteak Ainhoa Garmendia (alegiarra, Suberri klubekoa) eta Miriam Arrillaga (Suberri klubekoa) bikotearen aurka ariko dira.

Bihar ere, eta Beotibar frontoian bertan, goiz eta arratsaldez Emakume Pilotari Herrikoien Paleta Txapelketa Azkarra izango da jokoan. Parte hartzaileek elkarrekin egingo dute bazkaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!