Irene Caminosek eskuratu du kirolari onenaren txapela

Tolosaldeko Ataria 2017ko abe. 21a, 11:19

Tolosako Kirol Galan 2016 eta 2017ko kirolari aipagarrienak saritu dituzte. Etorkizuneko kirolari aipagarrienarena Maria Lasarentzako izan da. Kirolarien garaipenak ez ezik, Tolosako Udalak errekonozitu ditu kirolaren beste baloreak sustatzen dituzten pertsona zein eragileak.

Irene Caminosek ez zuen espero saria eskuratzea: "Kirolari asko daude Tolosan, eta oso onak, eta hau irabaztea ez nuen espero". Bidaia asko egin behar izaten ditu txapelketetan lehiatzeko Caminosek: "Hasieran eta une txarretan beti pentsatzen duzun gauza bat da, honek guztiak pena merezi ote duen. Baina, azkenean, denboraldia bukatzerakoan edo horrelako sari bat jasotzerakoan ikusten duzu baietz, pena merezi duela". Babesleei eskerrak eman dizkie bere kirol ibilbidea egin ahal izateko ematen dioten laguntzarengatik. Orain bi urte hasi ziren Tolosako trial eskolarekin eta aurten Oriako Txirrindulari Eskolak dezente lagundu diela-eta, beraiei eskaini die txapela. Orain dela hilabete itzuli da Txinatik Caminos, bertan brontzezko domina lortu ondoren Munduko Txapelketan. Hilabete egon da atsedena hartzen eta orain hasi da aurredenboraldia prestatzen.

Maria Lasa oso pozik azaldu da etorkizuneko kirolarien artean jasotako txapelarekin: "Hainbeste lan egin eta gero ikustea horrelako saria jasotzen duzula poztekoa da". Lorpenak izateko egindako esfortzua ere nabarmendu du:"Une batzuk badaude pentsatzen duzuna zertako egiten dudan hau, baina egun txar asko izan ondoren egun on bat izateak asko konpentsatzen du".


Honakoak izan dira, kategoriaz kategoria, izendapen guztiak:

Kirolari edota kirol talde onenak

2016-17ko kirolari onenaren txapela Irene Caminosek eskuratu du. Alorrez alor hautagaiak:

  • Txirrindularitzan, Unai Iribar eta Eukene Larrarte.
  • Igeriketan, Mutilen Absolutu taldea.
  • Atletismoan, Paula de Juan Razkin.
  • Bike Trialen, Irene Caminos.
  • Judoan, Iurre Iraola.
  • Urpeko Igeriketan, Irati Lakunza Elizalde eta Aras Karakus San Martin.
  • Patinajean, Rakel Estibariz.  

Lorpenaren diploma, 2018rako doako abonua Usabal eta Berazubirako kirol guneetarako eta Tolosa&Co-ren elkartekide diren establezimenduetarako erosketa baleak eskuratu dituzte.

Etorkizuneko kirolari edo kirol talde aipagarrienak

2016-17an etorkizuneko kirolari aipagarrienaren txapela Maria Lasarentzako izan da. Alorrez alor:

  • Txirrindularitzan, Arantxa Garikano, Amaia Imaz,  Naia Amondarain eta Julen Dorronsoro.
  • Urpeko igeriketan, Markel Arrezibita.
  • Iraupen eskian, Mikel Plazas Iriberri eta Olaia Plazas Iriberri.
  • Mendiko eskian, Txomin Ortiz de Zarate.
  • Mendi lasterketan, Ane Iturria.
  • Arraunean, TAK-eko Neska Jubenilen Taldea.
  • Igeriketan, Kepa Oiartzun, Eneko Garmendia eta Maria Martin.
  • Atletismoan, Maria Felisa Nnegue Okomo, Ander Urango Arando, Maria Lasa Galarraga, Alejandro Herrero Ezpeleta eta 4x100 Mutil Jubenilen Taldea.
  • Gimnasia erritmikoan, Joane Zugasti eta TCF-ko Infantil Taldea.
  • Patinajean, Leire Estanga.  

Diploma bana jaso dute guztiek.

Klubek nabarmendu dituzten kirolariak

  • Igeriketan, Imanol Eceiza, Zuriñe del Pozo, Claudia Herreo, Naiara Soto, Eneko Barriola, Paula del Pozo, Maddi Barriola, Olaia Urretabizkaia, Naroa Erbiti, Maddi Matilla, Iraia Otegi, Leire Maritxalar, Joane Arzalluz, Eneko Barriola, Aritz Arrizabalaga, Igor Urdangarín, Gorka Duran eta Neska Absolutuen Taldea (Naroa Erbiti, Naiara Soto, Marta Alonso, Leire Muñagorri, Uxue Zabala, Zuriñe del Pozo, Ane Gonzalez, Maria Martín, Claudia Herrero, Maddi Barriola, Paula del Pozo, Eneka Muñagorri).
  •  Arraunean, Neska Infantilen Taldea (Maider Erauncetamurgil, Izadi Otamendi, Ane Celaya, Iraia Lopetegi, Laiene Izaguirre, Maialen Ugalde, Irune Iraola, Alaitz Alfonso) eta Mutil Infantilen Taldea (Manex Balerdi, Xabier Collazo, Miguel Guibelalde, Aitor Iruiñ, Eñaut Izagirre, Oier Otegui, Ibai Vaquero, Gaizka Zubiaurre).
  • Judoan, Iñaki Lakunza, Ruben Lekuona eta Zuriñe Tardio.
  •  Eskaladan, Aimar Uson.
  •  Patinajean, Bittor Urkizar, Iñaki Zubillaga, Unai Perea, Laura García, Maite Iraeta eta Peio Aramendi.

Diploma bana jaso dute guztiek.

Beste hainbat errekonozimendu
Ekitaldian, kirolarien lorpenak ez ezik, Tolosako Udalak errekonozitu ditu kirolaren beste baloreak sustatzen dituzten pertsona zein eragileak:

  • Mugi-Tolosako parte hartzaileak: Edurne Ugartemendia (86 urte), Antonia Iriarte (99 urte) eta Martina Zubia (92), zahartzaro aktiboaren eta osasuntsuaren eredu direlako.
  • Betidanik kirolari babesa eman dioten eta aurten jubilatzen diren Angel Mari Zurutuza (Shanti Kirolak) eta Anate Iturralde (Aralar Kirolak).
  • Berdintasunaren saria, Tolosaldeko Arraun Klubari, emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna murrizten laguntzeagatik.
  • Kirol ibilbidearena, Marta Alonso igerilariari.
  • Kirol jarduera solidario, parte hartzaile eta bultzatzailearena, Agustin Agote (saharai naratiua lasterketa 6 aldiz) eta Carlos  Peñari (Ginness liburuan 2016ean).
  • Eta azkenik, 2017ko aipamen bereziak: Miguel Arrastoa, mendizaletasunaren eredu izateagatik; Jon Ander Peña (pilotaria) eta Jon Irrisarri (txirrindularia), 2016ean profesionaletara jauzia goraipatuz; eta Joana Alijostes (arraunlaria), Irati Larrañaga (arraunlaria) eta Nerea Perez (patroia), Kontxako bandera lortzeagatik.

Sari banaketaz gain, ohitura zaharrari eutsiz, gimnasia erritmikoko taldeak galan parte hartu du koreografia pare bat eskainiz.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!