Lehen greba eguna osatu dute Asuncioneko langileek

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko abenduaren 20a

Andoaingo eta Belateko zentroetara ere bertaratu dira, protesta egitera; hilaren 27an izango dute hurrengo mobilizazioa

Joan den astean ekin zioten iragarritako agendari, eta gaur egun osoko lehen mobilizazioa egin dute Tolosako Asuncion klinikako langileek.


Goizean goiz, Asuncion klinikako egoitza guztiak paperez josi dituzte, gero, klinikan bertan elkarretaratzea egiteko. Andoain izan dute hurrengo geltokia, eta klinikak bertan duen osasun zentroan ere elkarretaratzea egin dute; berdin, Tolosako Belateko zentroan ere.


Eguerdian Tolosako udaleko atarira bertaratu dira, aldarri eta mezua plazaratu eta ordubeteko elkarretaratzea osatuz. Azkenik, Andoainen kotxe-karabanarekin biribildu dute lehen greba eguna.


Hilaren 27an beste kotxe-karabana bat egingo dute, eta urtarrilaren 8an eta 9an, berriz, egun osoko beste bi lanuzte iragarri ditu langile batzordea, soldata igoera eskatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!