Oria txarangak Joseja Garcia omenduko du larunbatean

Tolosaldeko Ataria 2017ko abenduaren 14a

Joan den ekainean zendu zen tolosarra, txarangan 30 urte baino gehiagoan aritu eta gero.

Gainerako musikariek bezala, Oria txarangako kideek ere ohikoa dute Xexili eguna ospatzea. Aurtengoa, ordea, berezia izango da Oriakoentzat: Jose Javier Garcia kidea omentzeko baliatuko dute datorren larunbata.

Ekainean zendu zen tolosarra, Oria txarangan 30 urte baino gehiago aritu eta gero. Horregatik, txarangako kideek omenaldirik onena txaranga kalera ateratzea dela pentsatuz prestatu dute hitzordua: "beti bere helikoi berezia gainean zuela ibiltzen zen (...). Horregatik, gure laguna omentzeko ez zaigu ezer hoberik bururatu, gustuko zituen gauzak egitea baino".

11:00etan jarri dute lehen hitzordua, Tolosako Jesusen Zerbitzarien Elizan meza eskainiko baitiote Garciari. Gosaritxoa egingo dute gero, eta txarangarekin kalez kale ibiliko dira, bazkal aurreko orduetan. Azkenik, Gure Txokoa elkartean bazkari batekin biribilduko dute eguna; bertako bazkide zen Joseja Garcia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!