Mendaro-Lastur irteera antolatu du Alpino Uzturrek

Ataria 2017ko abenduaren 13a

Alpino Uzturre mendi elkarteak Mendaro-Lastur irteera antolatu du iganderako. Bi ibilbide egongo dira aukeran; motza, 8 kilometro dituen Lastur-Deba eginez, edo 19,5 kilometroko Mendaro-Lastur ibilbide luzea. Ibilaldia eginda urteroko bazkaria egingo dute Lasturko jatetxean. Izena info@alpinouzturre.eusen edo 943 65 27 89-ra deituta eman daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!