Mugitzeko dira hamabi hilabeteak

Tolosaldeko Ataria 2017ko abenduaren 13a

Horma egutegia banatu diete, gaur, Mugi Tolosan parte hartzen duten herritarrei.

Seigarren ikasturtea du Mugi Tolosa egitasmoak eta, asteazkenero-asteazkenero, ibilbide osasuntsuak egiteko kalera ateratzen dira, hirugarren adineko 140 herritar inguru. Gaur opari txiki bat jaso dute, Tolosako Udalaren eskutik: 2018ko horma-egutegia.

Egutegiaren ideia berria da, eta azken urteotan Mugi Tolosak emandako irudiz hornitu dituzte, hamabi hilabeteak. Horrela, egutegiak banatzen aritu dira, Zerkausian, Patxi Amantegi alkateordea eta Christian Fernandez kirol zinegotzia. 500 ale argitaratu ditu udalak.

Aipatzekoa da, gainera, gaurko hitzordura Haurren Hiria proiektuko gaztetxoak ere bertaratu direla. Aurten, bigarrenez, belaunaldi arteko truke sustatzen ari da udala, eta joan den astean hirugarren adineko pertsonak Haurren Hiriako gaztetxoekin elkartu ziren bezala, gaur gazteenek lagundu diete helduenei.

Hurrengo asteazkenean, berriro elkartuko dira, 10:30 eta 11:00etan, Zerkausian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!