Txuleta usaina du Tolosak

Ataria 2017ko abenduaren 8a

Hasi da Txuletaren Festa. Piztu dituzte jada parrilak eta dastatu dituzte lehen txuletak. Zerkausia bete jende eseri da gaur eguerdian bazkaltzeko.

Txuletaz gain, ordea, urdaiazpikoa, Nafarroako zainzuriak, Kantauriko antxoak, Lodosako piperrak, Idiazabal gazta eta Tolosako gozogintzako ikurrak diren teilak eta zigarrotxoak izan dituzte mahaia gainean jateko. Zizka Mizka gunean ere jendea joan-etorrian ibili da, eta hasi besterik egin ez den asteburu luzeak datozen egunetan ere erakarriko ditu herritarrak Zerkausira. 

Baina dena ez da jan-edana eta Txuleta Festaren bueltan, badira bestelako ekitaldiak ere.

Bihar, hilak 9

09:00-14:00. Tolosako larunbateko azoka.
11:30–13:30. Topic: bisita gidatu dramatizatuak.
12:00–16:00. Musika zuzenean Zizka Mizka gunean.
14.00–15:00. Txuletaren Festako bazkaria Zerkausian.
18:00–22:30. Txuletaren Festako afaria Zerkausian.

Etzi, hilak 10

12:00. Tolosako Alde Zaharreko bisita gidatua.
12:00–16:00. Musika zuzenean Zizka Mizka gunean.
14.00–15:00. Txuletaren Festako bazkaria Zerkausian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!