Alex Ibañez tolosarrak irabazi du Xistera Zirkuituko finala helduen mailan

Ataria 2017ko abenduaren 8a

Xistera Zirkuituko IV. Elola Memorialeko finalak jokatu dira gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan. Alex Ibañez tolosarra izan da txapelduna helduen mailan, Anton Gandiagarekin batera.

Gazteen mailan, Baptiste Godwyn eta Maxime Berdoulay-k irabazi dute Bixente Gonzalez eta Ander Lekuberen aurka. Bi partida jokatu behar izan dituzte, eta biak irabazi dituzte, 15-14 eta 15-11. 

Nagusietan, berriz, Alex Ibañez tolosarrak eta Anton Gandiagak garaitu dituzte Antxon Alberdi eta Theo Laborde. Hiru partida jokatu dituzte: 6-15, 15-12 eta 5-2 izan dira emaitzak.

Alex Ibañez Beotibar elkarteko pilotaria da tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!