Zabor biltzaile eta kale garbiltzaileek greba hasiko dute 19an

Ataria 2017ko abenduaren 6a

Eragina izango du Tolosan sindikatuek deituriko greba mugagabeak; abenduaren 19an, asteartean, 21:00etan hasiko dute greba.

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk deituta, abenduaren 19tik aurrera greban hasiko dira Gipuzkoako kale garbiketan eta zabor bilketan. Lurraldearen %60ri eragingo dio lanuzteak; tartean daude Donostia, Irun, Hernani, Tolosa eta Zumarraga. Lanuztearekin, negoziatzera «behartu» nahi dituzte udalek azpikontratatutako enpresak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!