Gurpil txikien gainean, abiada bizian

Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abenduaren 3a

Irristaka taldeak antolatuta eta Tolosako udalaren laguntzaz, III. Irristaka Indoor Saria ospatu da Usabal Kiroldegian. Euskal Herriko talde ezberdinetatik etorri dira lasterkariak, euren teknika eta abilezia onenak erakusteko asmoz.

Gipuzkoako Irristaka Federazioaren gidaritzapean burutu da proba eta ohikoa ez den arren, kantxako egur gainean aritu dira beharrezko itzuli guztiak ematen, lehenengo postuen lehian. Alebinetatik hasi eta senior mailara bitarte, ehun neska-mutil federatu inguruk hartu dute parte lasterketa ezberdinetan. Goizeko 10:00etan hasi dira lehen sailkatze probak, eta ondoren, azkarrenak, azken fasean lehiatu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!