Osasun publikoaren afera

Agerraldi jendetsua deituko du TOPAk

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko azaroaren 29a

Lau traumatologok klinika utzi dutela eta, beren aldarriak berritu ditu koordinakundeak.

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) koordinakundeak, astebete darama traumatologiako lau baja horien albistea salatzen, esku orriekin eta osoko bilkuran.
Klinikan 6,5 traumatologok aritu bearko luketela diote, eta 3,5 baino ez direla ari. Espezialista horiek klinika lan baldintza hobeen truke utzi dute TOPAren arabera eta, hutsunea bete ez dutenez, 200 pertsona baino gehiago daude itxaron zerrendan, koordinakundeak azaldu duenez: «Bi hilabete baino gehiago zain darama jendeak».  Hori guztia eta azken urteotako kudeaketa salatzeko, agerraldi jendetsura deitu  dituzte herritarrak, larunbatean, 12:00etan, Tolosako kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!