Erakutsiz ikasi

Ikasturteko lehenak

Ataria 2017ko azaroaren 29a

Samaniego ikastetxeko neska- mutil eta irakasleak izan dira 2017-2018 ikasturteko lehen bisitariak 'Ataria'-n. Erredakzioa bisitatzeaz batera irratian ere zuzenean parte hartu dute.

Erakutsiz ikasi egitasmoa TOLOSALDEKO ATARIA-k eskualdeko ikastetxeekin duen hezkuntza konpromisoaren barruan ulertu beharra dago. Ikastetxeek ATARIA IRRATIA-n duten irratsaioaz gainera, ostiraleko astekarian ere badute eurentzat bereziki sortutako atala. Webgunean ere komunitatean eta hezkuntza gaiaren atarian eurei dagozkien albiste guztiak txertatzen dira. Baina hezkuntza munduarekin harreman estua mantendu nahiarekin ATARIA-k bisitak ere eskaintzen dizkie ikastetxeei.

2017-2018 ikasturte honetako lehen bisitariak Samaniego ikastetxeko 5. mailako hiru gelak izan dira. Bisita hauetan erredakzioko lanaren nondik norakoei buruz hitz egiteaz gainera, kazetaritza zuzen-zuzenean une batean arnasteko aukera eman zaie. ATARIA IRRATIA-ren estudioan murgildu eta mikrofono moreak aurrez aurre izan dituztela lehiaketa batean parte hartzeko aukera izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!