Zerkausia, egun batez antzoki

Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko azaroaren 26a

Atzo hasi eta datorren igandera bitarte luzatuko da Titirijai jaialdiaren 35. edizioa, Tolosan. Gaur eguerdian, Fils de Fusta taldearen Le Cafe-Concert obra ikusteko aukera izan da Zerkausian.

Bartzelonan sortu zen bikotea da, Vicente Andreuk eta Laura Cortesek osatutakoa. Atzo eguerdian ere egin zuten antzezlan bera, baina kasu honetan, Plaza Berrian izan zen ikusgai. Antzokietan burutzeko obra den arren, gaurkoan bertsio laburragoa ekarri dute Tolosara. Bertan, antzezlan musikatu bat egiten dute, inolako hizketaldirik ez duena, eta nahiz eta berez helduei zuzenduta egon, gaurkoan familian joandakoak ziren nagusi Zerkausian, ume ugari ikus zitezkeelarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!