Iñigo Cabieces, Ahal Dugu-ko hauteskunde primarioetara

Tolosaldeko Ataria 2017ko azaroaren 24a

Argazkia: Podemos - Ahal Dugu

Lander Martinez hautagai nagusiaren lan taldeko kideetako bat izango da.

Ahal Dugu Euskadik idazkaritza nagusia aukeratu du datorren abenduaren 8tik 13ra bitarte, eta Iñigo Cabieces alderdiaren herri kontseilurako hautagaia izango da, Lander Martinez hautagai nagusiaren lan taldean. Guztiok bat. Guztiok batera leloa baliatu dute beren kanpainarako.

Cabieces 2014az geroztik ari da Ahal Dugu alderdian, eta Tolosako zirkuluko burua da. Era berean, Ahal Dugu-ko gazteen zirkuluko kide da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!