Babarrunaren aitzakian, Euskal Jaia

Ataria 2017ko azaroaren 18a

Aurten bigarren urtez, Euskal Jaia egin dute Babarrunaren Festarekin batera. Hainbat eragilek bat egin dute ekimen honetan Babarrunaren Kofradiarekin elkarlanean.

Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa kalera atera da goizean eta Udaberri dantza taldeak ikuskizuna eskaini du Trianguloa plazan. Ondoren Tolosako kaleetan zehar ibili dira.

Arratsaldean Benta Zarreko Mutiko Alaiak taldearekin Tolosako kaleetan zehar kantu jira izango da eta gauean Iraunkorrak txaranga ibiliko da kalez kale.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!