Salgai dira jada txuletaren festako sarrerak

Tolosaldeko Ataria 2017ko azaroaren 17a

Datorren abenduaren 8tik 10era bitarte, lau otordu eskainiko ditu Zerkausiko jantoki erraldoiak; haurrentzako menua izango da nobedadea.

Beste urtebetez, txuletaren festak abenduko jai egunak zaporez beteko ditu, Zerkausitik. Udalak iragarri du otorduetarako sarrerak eskuragarri direla jada, eta 45 euroan dastatu ahal izango dela menua. Aurten, gainera, haurrentzako eskaintza ere izango da. 943 69 74 13 telefonoan egin ahal izango dira erreserbak.

Abenduaren 8an bazkaria eskainiko dute eta, hurrengo egunean, abenduaren 9an, bazkaria eta afaria; azkenik, abenduaren 10ean bazkariarekin biribilduko dute txuletaren festa, eta otordu horretan idi txuleta zerbitzatuko dute, gainera.

Menuari dagokionez, urteroko eskaintza mantenduko du Zerkausiko jantokiak:

- Urdaiazpikoa

- Nafarroako esparragoak

- Kantauriko antxoak

- Lodosako piperrak

- Txuleta

- Idiazabal gazta

- Teila, zigarrotxoak eta Gorrotxa

Haurrentzako menua 12 euro ordaindu beharko da:

- Pasta edo arroz txuria tomatearekin

- Oilasko errea txip patatekin / Eskalopea txip patatekin / Hanburgesa saltsan

- Sandwich izozkia / Bainilazko natilak / Flana

Mahaian zein zutik

Iaz estreinatu zuen, udalak, Zizka Mizka Koxka gunea: Zerkausiko jantokiaren ondoan, mokadutxo bereziak dastatu ahal izateko gunea. Ostiral, larunbat eta igandean zabalduko dituzte barrak, eta 19-90, Barriola harategia, Txomin parrilla, Imanol Zubelzu, Fronton jatetxea eta Solana 4k, Eusko Label haragia dastatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!