Nahi zuten doinu eta neurrian

Tolosaldeko Ataria 2017ko azaroaren 16a

Lizardi kultur elkarteak XXI. mendeko literaturari buruzko mahai inguruarekin biribildu ditu, mende erdia ospatzeko hitzorduak.

Idazle bat gai jartzaile, eta beste hiru idazle bat-batean. Bertsolari txapelketak gainerako guztiari itzal egiten diola-eta, Arantxa Iturbe moderatzaileak saio baten moldetan sartu nahi izan zuen, Lizardi kultur elkarteak antolatutako Euskal literatura XXI. mendean mahai ingurua. Horrela, nahi zuten doinu eta neurrian aritu ziren, ia gehienean, Garbiñe Ubeda, Joxemari Iturralde eta Karlos Linazasoro.

Kezkak partekatuz, agurrean –besteak beste, belaunaldi berrien eta literaturaren arteko zubiak sendotu edo berreraikitzeaz–, eta iritzi-bide desberdinak hartuz, ofiziotan: Kazetaritzatik Ubeda, literatura liburuari lotuegi dagoela zehaztuz, eta hitzezko sormena euskarri eta garai berrietara moldatzeko beharraz ohartaraziz; irakaslearen paperetik Iturralde, zaletasuna sustatzeko atzerriko bide berriak proposatuz; eta, liburuzainaren frustraziotik Linazasoro, euskarazko letren kontsumitzaile kopuru eskasa nabarmenduz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!