Trafiko aldaketak Nafarroa etorbidean

Ataria 2017ko azaroaren 15a

Tolosako Nafarroa etorbideko eraberritze lanak direla eta trafiko aldaketak egingo dituzte  bihartik aurrera.

Lanak medio, Oria kalea eta Nafarroa etorbidea itxiko dituzte eta autoak ezingo dira bertatik pasa, hau da, Pedro de Tolosa eta Oria kaleko bidegurutzea trafikoari itxita egongo da. Kaleko garaje guztietarako sarbidea Zubi Berritik bideratuko dute, Laskorain, Lizardi, Zumalakarregi eta Gudari kaletik, hau da, Inauterietan egiten duten bezala. Era berean, TSST autobus zerbitzuko geltokiak ere lekuz aldatu dituzte. Zezen plazako autobus geltokia Pedro de Tolosa kalean mantenduko dute eta Nafarroa etorbideko Telefonika inguruan dagoen geltokia Agaramundun egongo da.

Lanak direla eta emango diren aldaketen inguruan zalantzak izanez gero, udaletzaingora jotzeko eskatu du Tolosako Udalak. 943 67 58 58 telefono zenbakira deitu daiteke edo udaltzainburuzagitza@tolosa.eus helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!