Administrazioa "herritarrengana gerturatzeko" webgunea berritu du Tolosako Udalak

Ataria 2017ko azaroaren 14a

Argazkia: Tolosako Udala

Tolosako Udalak www.tolosa.eus webgunea berritu du. Hiru ataletan banatuko dute baina orain bi ikus daitezke: adminsitrazioa eta agenda. Hirugarrena turismoa izango da, baina 2018ko lehen hiruhilabetean jarriko dute erabilgarri.

Joseba Ormazabal herritarrekiko harremanak, partaidetza eta informazioaren gizartea zinegotziak azpimarratu ditu webgunearen ezaugarriak: "Gertutasuna, gardentasuna, eta gizartearen behar eta eskakizun berrietara egokitzea dira ezaugarri nagusiak. Udalaren egunerokoa, bere jarduerak eta bere ordezkarionak tolosarrei gerturatzea, eta erakundearekiko duten harremana erraztea du helburu”.

Ormazabalek azpimarratu du irudi berria duela webguneak eta erabilterraza dela. Horretaz gain, bilatzaile "aurreratua" due eta gailu ezberdinetan ikusteko moduko diseinua duela: "Responsive da webgune berria; azken urteetan, tableten edota telefono mugikorren erabilerak gora egin du, eta diseinu responsive-a izatea funtsezkoa da”, adierazi du Ormazabalek.

Era berean, nabarmendu du tramiteak egiteko B&Q sistema berria duela. “Udaleko tramiteen %90a etxetik egiteko aukera izango du herritarrak Udalera bertaratzeko beharrik izan gabe”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!