Peña II.ak 22-20 galdu du lau t'erdiko finala

Ataria 2017ko azaroaren 13a

Agirreren aurka jokatu zuen tolosarrak, larunbatean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bi pilotariek final polita eskaini zuten.

Promozio Mailako Lau t'erdiko Txapelketaren finala Peña II.a bikain hasi zen, 0-6 jarriz, baina segidan irauli zuen markagailua Agirrek. 7-6ekoak sakearen garrantzia erakutsi zuen, eta jokaldi horrekin markagailua boladaka joan zen. 14na, 18na eta baita 19na ere. Une erabakigarrian nafarrak hartu zuen aurrea, bi tanto jarraian eginez. Txapela gertu zuen baina tolosarraren 20. tantoak pilotalekua sutan jarri zuen. Ez zen nahikoa izan, bi paret eder batekin amaitutzat eman baitzuen partida Agirrek. 

 

Datuak:
Jokoaren iraupena: 9.06.
Partidaren iraupena: 59.16.
Pilotakadak: 235,
Agirre: 5 sake, sakez falta bat, 9 eginak eta 4 galduak.
Peña II: 6 sake, falta bat sakez, 9 eginak eta 7 galduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!